Euskadin zibersegurtasuna. Sentsibilizazio-jardunaldiak

Datak:
20-10-2022 - 01-12-2022
Lekua:
ONLINE
Antolatzailea:
BCSC, “Basque Cybersecurity Centre
Erregistratu:
20-10-2022 arte
Salneurria:
DOAKOA

BCSC, “Basque Cybersecurity Centre” izenaren akronimoa, Eusko Jaurlaritzak Euskadin zibersegurtasuna sustatzeko izendatutako erakundea da. Gure egitekoa zera da: euskal gizartean zibersegurtasunaren kultura sustatu eta garatzea, zibersegurtasunaren aplikazioarekin erlazionatutako jarduera ekonomikoa dinamizatzea eta sektore profesionala sendotzea.

Honen bidez, jakinarazi nahi dizuegu sentsibilizazio-jardunaldi batzuk antolatu ditugula. Doakoak dira, eta ez da aldez aurretik ezagutzarik izan beharrik. 90 minutuko iraupena dauka eta online egiten da, streaming plataforma baten bidez.

Izena eman dezakezue: